EMAN IZENA BIHARTIK AURRERA IGANDEKO ESTREINALDIRAKO

Keler Espazioaren inaugurazioa

Vídeo

Gaur Keler Espazioa osorik aurkeztuko dugu. Aisialdi eta ostalaritza guneak izan duen harrera beroaren ondoren, datorren igandetik aurrera, ‘LG Gaming Room’ ere izango dugu, bideojokoen munduko zaleentzako azken nobedadeekin hornitutako gunea, eta etxeko txikienentzako aisialdirako gunea.

Gatiburekin, gamerren erakustaldia eta joko interaktiboak

Igandeko estreinaldirako Keler Espazioaren agenda gainezka dator. Goiz irekiko da eta berandu itxiko da, denek sakon ezagutu ahal izan dezaten. Hala ere, Osasunaren aurkako partidaren atarian bilduko dira ekitaldi garrantzitsuenak: bi klubetako gamerren arteko erakustaldia, sorpresak barne, joko interaktiboak aisialdi gunean eta, amaiera gisa, Gatiburen kontzertu akustikoa Keler Espazioko eszenatokian, ondoren belar gainean jarraituko duena.

Aldez aurreko izen-ematea bihartik eta ordu tarteen arabera

Edukiera kontrolatu behar dugunez, igande honetan aldez aurretik izena eman beharko duzu Keler Espazioko hiru guneetako edozein ezagutu nahi baduzu. Bigarren tartea osatzea aurreikusten denez, bai txikienentzako gunean, bai LG Gaming Room gunean (14 urtetik gorakoak), interesa duten bazkideei 1. edo 3. tarteetan izena ematea gomendatzen diegu.

Izena emateko formularioak bihar 12:00etan aktibatuko dira eta hauek dira aukeratzeko ordu-tarteak:

1.tartea: 12:00etatik 15:45etara (zale guztiak).

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (otorduetarako menua barne).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago).

- 14 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

- 2. tartea: 16:00etatik 18:15era (bazkideak eta RS Fan bakarrik).

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (17:00etan: Gatiburen kontzertu akustikoa; 17:45ean: joko interaktiboak Keler Espazioan).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago): 16:30ean: Real Sociedad-CA Osasuna eLaLigako erakustaldia.

- 14 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

3. tartea: 18:30etik 22:00era (zale guztiak).

- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita (otorduetarako menua barne).

- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago).

o 14 urtetik beherakoentzako aisialdi gunerako sarbide librea.

LG Gaming Room

Etxeko txikienentzako guneaz gain, igande honetan LG Gaming Room-a jarriko da martxan. Ordenagailuak, azken belaunaldiko bideokontsolak, errealitate birtuala, lehiaketa-gunea… 14 urtetik gorakoek beren trebetasunak erakusteko gune berritzailea. Eskerrak eman nahi dizkiogu gure babeslea den LG-ri bere laguntzagatik.

Datorren astean, xehetasun gehiago

Datorren astean zehar, hiru gunetako bakoitzak etorkizunean izango duen funtzionamenduari buruzko xehetasun gehiago emango dira, baita igande honetan hasiko den eta pixkanaka hazten eta hobetzen jarraituko duen espazioan garatuko diren aktibazioak, mota guztietako ekitaldiak… eta. Familia txuri urdinari bere etxean ahalik eta esperientziarik onena eskaininahi diogu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!