REAL SOCIEDAD 1 – 2 ATHLETIC CLUB

Zaila bai, posible ere bai

Vídeo

Zaila bai, posible ere bai. Modu honetan du Erreginaren Kopako final erdietarako txartela Realak bat eta bi galdu eta gero gaur arratsaldean Zubietako z7an. Lehen zatian jasotako bi golek ez dute txuri-urdinen morala mindu eta azken minutu arte borrokatu dute Manuelak lortutako gola sari izanda.

Realak ausart ekin du neurketa, arriskua eramanaz kontraerasoen eskutik Tirapuren atera. Nahikarik, gora joan den buruz egindako erremate batekin, izan du lehena. Min hartuta joan diren Corres eta Ramajoren aldaketek hasierako erritmo hori jaitsiarazi egin dute. Zuri-gorrien lehen agerraldian iritsi da huts eta batekoa. Bigarren zutoinean zintzilikatutako falta bat sarera bidali du buruz Gimbertek. Gipuzkoarrek berdinketa jartzen saiatu dira, baina gora joan zaio Itxasori urrutitik egindako saiakera. Bizkaitarrek lortu dute arratsaldeko bigarrena, Egurrola, besoarekin, izan da golegilea korner baten irteeran.  Atsedenaldira iritsi aurretik izan du Eizagirrek aukera nabarmenena, defentsa batean jo du bere jaurtiketak.

Pertsonalitate handiarekin irten dira etxekoak bigarren zatira. Jokoa bereganatu eta aukera garbirik sortu ez arren, bere arean sartu dute talde zuri-gorria. Baloi luzeekin edota kanpotik barnera egindako jokaldiekin iritsi dira hainbatetan Gonzalo Arconaderenak. Saiakerek saria izan dute amaieratik gertu, Manu Lareoren eskuinkadak markagailua murriztu eta kanporaketa irekita utzi du itzulerako.

Hitzordua hurrengo asteazkenean Lezaman arratsaldeko 19:00etan. Zergatik ez? Goazen neskak!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Ramajo (Gaste, min. 16), Iraia, N. Miralles, B. Beltran, Itxaso, Chini (Manu, min. 77), L. Baños (Zornoza, min. 61), Leyre F. (Beristain, min. 53), N. Eizagirre, Nahikari.

Athletic Club: Tirapu, Vicente (Alvarez, min. 67), Gimbert, Murua, Arraiza, Egurrola, Diez (Zarate, min. 60), Oroz (Ibañez, min. 77), Garcia, Vazquez, Corres (Cirauqui, min. 14).

Golak: 0-1: Gimbert, min. 19; 0-2: Egurrola, min. 37; 1-2: Manu, min. 88.

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Gaste eta kanpoko Vazquez eta Egurrolari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!