Gure hirugarren taldeak bat eta huts galdu du Alfaroren aurka gaur arratsaldean La Molinetan. Txuri-urdinek ezin izan dute errioxarren hasierako gola berdindu eta mailari eustea zailagoa jarri zaie.
Neurketa oso goiz jarri da maldan gora Ayensaren golarekin, aldaratze asko izan diren jokaldi nahasi baten ondoren. Hortik aurrera, donostiarrak erreakzionatzen saiatu dira eta abaguneak sortzen saiatu dira, baina ez dute ondo amaitu. Gipuzkoarrek ahal izan duten guztia egin dute lehen zatian, berdegunearen egoera kaskarrak ez baitie asko lagundu, eta norgehiagoka bat eta hutsekoarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, partidak ildo beretik jarraitu du. Txuri-urdinak nagusi izan dira atzean sendo mantendu den talde errioxar baten aurka, baina ia gol aukerarik izan gabe. Dagoeneko neurketa azken txanpan sartzen ari zela, donostiarrek aurrerapausoa eman dute eta abaguneren bat edo beste izan dute, baina ez dira fin ibili azken metroetan. Gainera, luzapenean donostiarrek penaltia eskatu dute, baina epaileak ez du ezer adierazi. Horrela, partida bat eta hutsekoarekin amaitu da.
Porrota gure bigarren filialarentzat partida zail batean. Txuri-urdinek ahal duten guztia eman dute baina ez dute punturik lortu. Hala ere, mailari eusteko borrokan jarraitzen dute, eta datorren astean Zubietara itzuliko dira Deportivo Aragon arerio zuzenaren aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
CD Alfaro: Equiza, Pérez, León (Casas, min. 70), Riccobene (Gil, min. 70), Talarn, Losantos (Martínez, min. 85), Parada, Soeiro (Fernández, min. 46), Aguado, Morillas eta Ayensa (Jiménez, min. 85).
Real Sociedad C: Zango, Garro, Díaz de Alda, Torres, Fernandorena (Segurola, min. 63), Aguirre (Arruti, min. 85), Eceizabarrena, Otadui (Cabo, min. 63), G. Gorosabel, Samuyiwa (H. Rodríguez, min. 46) eta Soroeta (Adjabeng, min. 85).
Gola: 1-0: Ayensa, min. 12.
Epailea: Cenis Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Aguado eta Fernandezi eta kanpoko H. Rodríguez eta Soroetari.