Belar hockeyko gure taldeak igandean izango du denboraldiko lehen irteera eta, ziurrenik, zailena. Txuri-urdinek Club de Campori egingo diote bisita. Madrildarrak dena irabazteko faboritoa dira berriro eta lehen jardunaldian garaipen sendo batekin ekin dio txapelketari.
Txuri-urdinek ezin izan zuten hipodromoko zelai berria estreinatu emaitza on batekin, eta Madrilen irudi ona ematen eta punturen bat urratzen saiatuko dira. Lana zaila da, baina konfiantza handia da. Atxurrak gora!