IAZ BAINO BOSTEHUN ZALE GEHIAGO PARTIDA BAKOITZEAN

Zale gehiago Reale Arenan

Reale Arenak beste asistentzia errekor bat lortu du amaitu berri den denboraldi honetan. Gure zelaiko girotzea, aurten ere, gure taldearentzako gotorlekua izan da, eta horri esker gau magikoak bizi izan ditugu, batez ere, Champions-en. Batez besteko ikusle kopurua 32.726-koa izan da, iaz baino 500 zale gehiago. Eta daturik esanguratsuena bertaratutakoen errekor historikoa da, 39.336 zale PSG-ren aurrean.

Partidak eta, sarritan, ordutegiak metatu diren arren, gure bazkideen erantzuna bikaina izan da berriro. Bazkideen batez besteko asistentzia Reale Arenan (38.000 guztira) %78 izan da. Aurreko kanpainan berdina izan zen.

Asistentziak gora egin du

22-23ko denboraldian Reale Arenak, batez beste, 32.193 ikusle izan zituen. Itxi dugun kanpainan, berriz, kopurua 32.726-ra igo da, eta horietatik % 86 bazkideak izan dira (aurreko kanpainan baino % 1 gehiago). Bestalde, zazpi partidetan 35.000 zaletik gora izan ziren (Inter Milan, Benfica, PSG, Athletic Club, FC Barcelona, Kopako finalerdia eta Real Madrid).

Bazkide kupoa beteta zegoenez, zaleek Realeko partida batera etortzeko interesa zutela ere nabaritu da. Dagoen itxaron zerrendaz gain (4.882 pertsona), horren erakusgarri ere bada “ez dago txartelik” kartela zenbat aldiz jarri den. Reale Arenan 24 topaketa ofizialetatik 9an agortu dira sarrerak.

Bazkide txartelen 34.600 lagapen baino gehiago

Guztira 34.600 txartel baino gehiago laga dira (19.000 klubari), gure bazkideen artean 259.000 euro baino gehiago banatuta.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!