ATHLETIC CLUB 2-1 REAL SOCIEDAD

Ze gertu!

Realak eguerdi honetan Lezaman jokatu den derbia galdu du. Athletic Clubek bi eta bat irabazi du hiru puntuak eskuratuz.

Neurketa parekatua egon da lehenengo minutuetan. Etxekoak pixkanaka-pixkanaka baloiaren jabetzari esker arriskua sortzen hasi dira. Aukerarik argiena, aldiz, Etxezarretak izan du burukada batekin. Yulema Corresek, lehenengo zatiaren erdikaldean, berea izan du bizkaitarrentzat. Gola atsedenaldirako zortzi minutu falta zirenean ailegatu da. Eskuin hegaletik baloi bat galdu ondoren, zentro bat errrematatu du barrura oraingoan Yulema Corresek.

Bigarren zatian etxekoek partida menderatzen jarraitu dute. Realari kosta egin zaio Athletic Cluben atera urbiltzea. Erika V. eta Nekanek pare bat aukera izan dituzte markagailuan abantaila handiagoa emateko. Azkeneko ordu erdian izan da non kanpokoek bere momentua izan duten. Manu gertu egon da berdinketa lortzeko bere ezkerkadari esker. Hurrengo jokaldian iritsi da bizkaitarren bigarren gola, Maite Orozek sartu duena. Azkeneko minutuetan denetarik pasa da. Etxezarreta area barruan sortutako jokaldi korapilatsuaz aprobetxatu da emaitza murrizteko. Azkeneko minutuan Nahikarik berdinketa izan du neurketako aukerarik arriskutsuenean, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da gutxigatik. Hor egon da bigarren gola.

Lehenengo itzulia gaur bukatu da Realarentzat. Hurrengo astean, bigarrenaren hasierarekin, txuri-urdinak Valenciaren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Ainhoa, Eunate, V. Gimbert, G. Murua, Moraza, Erika V. (Jone Ibañez, min. 93), Damaris, Maite Oroz, Lucia (Cirauqui, min. 86), Y. Corres (Leia, min. 75), Nekane (Marta, min. 95).

Real Sociedad: Mariasun, Etxezarreta, Gaste, Soldevila, N. Mendoza, Chini (L. Baños, min. 57), Manu (N. Eizagirre, min. 75), B. Beltrán (Beristain, min. 46), Ramajo, Zornoza (Michi, min. 83), Nahikari.

Golak: 1-0: Y. Corres, min. 37; 2-0: Maite Oroz, min. 68; 2-1: Etxezarreta, min. 86

Epailea: Huerta de Aza. Txartel horia erakutsi die etxeko Lucia eta Erikari eta kanpoko Soldevila eta Gasteri.

Gonzalo Arconada: “Lanean jarraitu behar dugu

Zera zioen Gonzalo Arconadak partidaren ondoren: “Lehenengo hirurogei minutuetan kosta egin zaigu geure jokoa egitea, ez baitugu baloiaren jabetza eduki. Aldaketekin hobetu egin dugu. Hasieran beraiek hobeagoak izan dira. Taldeak esfortzu handia egin du eta dena eman du azkenerarte. Zoriondu egin behar zaie eta lanean jarraitu beharra dago”

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!