Bisita berezia

Zenbat maitasun!

Vídeo

Maitasun, amultsutasun eta begikotasun uneak leku izan dira gaur Zubietan. Arrasateko Aita Menni Zentroko eta Donostiako Matia Julian Rezola Zentroko berrogei bat pertsona lehen taldearen entrenamendura gerturatu dira goiz desberdin batez gozatzeko Real Sociedad Fundazioaren eskutik. Alberto Gorriz eta Mitxel Loinaz gure beteranoak gidari, desgaitasun neurologikoak, gaixotasun mentalak eta desgaitasun intelektualak eta beste hainbat pertsona helduek gertutik jarraitu dute lan saioa. 
Ekintza hauek Oroitzapen Proiektuaren barruan kokatzen dira Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioa eta Espainiar Futbolarien Asoziazioa eta Aita Menni Zentroak bultzatuta, Real Sociedad Fundazioa eta gure Beteranoen Asoziazioaren elkarlanarekin. Futbola terapia bezala, helburua pertsona hauen animoa hobetzea da modu horretan beraien eta bere zaintzaileen bizi kalitatea haz dadin.
Lan saioaren amaieran, lehen taldeko jokalari eta Eusebio entrenatzaileak argazki polit bat atera dute. Elkarrizketa eta futbolaz hitzegiteko denbora egon zen, jokalariei bide on honetatik jarraitzea bultzatzea, batez ere.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!