SANSE – MIRANDES (LARUNBATA, 16:00)

Zergatik ez?

Vídeo

Sansek CD Mirandes hartuko du larunbatean 16:00tatik aurrera Jose Luis Orbegozo zelaian.  Neurketa honek denboraldi amaierako sprintaren hasiera suposatuko du. Bertan, playoffetako arerio zuzenak dituen hiru taldeen aurka neurtuko da: CD Mirandes, Sporting de Gijon eta Racing de Santander. Taldearen dinamika positiboa da eta jokalariek 2006tik lortzen ez den emaitza eskuratzeko konfiantza dute.

Txuri-urdinak partidara mentalitate onenarekin iristera bultzatzen dute estatistika guztiek. Urtarriletik ez dute porrota ezagutze, bost norgehiagoka jarraian golik jaso gabe, huts eta bi irabazi zuten lehen itzulian…datu guzti hauek azken une arte ametsa egia bihurtzeko borrokatuko duen taldearen kohesioan islatzen da. Zergatik ez?

Partida zuzenean eskainiko du ETB1-ek.

REAL C – AMURRIO (LARUNBATA, 19:45)

Aukera berri bat gure hirugarren taldeak izango duena larunbat honetan playoffetako postuen borrokan mantentzeko. Txuri-urdinek 17-18 denboraldiko azken txanpa promozio postuetatik puntu bakarrera ekingo dute eta hamabosgarren dagoen Amurrio hartuko dute lehen aurkari bezala. Igoera kanporaketetara txartel bat lortzea izugarrizko ikasketa izan den denboraldi batentzako amaiera ezin hobea izango litzake.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!