Realak bat eta lau galdu du gaur arratsaldean Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian Real Madriden aurka. Donostiarrak, lehen zatian gaindituta egon ostean, hobeak izan dira bigarrenenean, baina zigor handiegia jaso dute zelaian ikusitakoa kontuan hartuta.
Kanpokoek hobeto ekin diote partidari eta lehen abagunean markagailuan aurrea hartzea lortu dute: Linda Caicedok erdiratu eta Bruunek, area barruan, aldaratze bat aprobetxatu du baloia sare barrura bidaltzeko. Txuri-urdinak ez dira kikildu eta baloiaren jabetza izatea lortu dute, aurkariaren areara behin baino gehiagotan iritsiz, baina arrisku handirik sortu gabe. Madrildarren bigarren aukera argian, Bruunek aldea handitu du Weirren erdiraketa bikain errematatuta. Donostiarrek abantaila murriztu nahi izan dute atsedenaldira iritsi aurretik eta Nerea lortzear egon da Mirariren erdiraketa baten ostean langa jo duen ezkerkada batekin. Lastima.
Donostiarrak partidan sartzeko gogoz irten dira, eta hori eskuratzeko aukera on pare bat izan dituzte: lehenengoa Cahynovaren burukada batekin, langa gainetik joan dena, eta bigarrena Amaiurren eskuinkada batekin, areaz kanpotik, Misak geldiketa handi batekin urrundu duena. Bigarren zatiko madrildarren lehen hurbilketa arriskutsuan, zorigaiztoko jokaldi bat Andreiaren bere aterantz egindako errematearekin amaitu da, Atheneak ezkerretik egindako erdiraketaren ondoren. Txuri-urdinek ez dute amore eman eta Lucia Pardo, Mirariren erremate baten ondoren, bigarren zutoinean agertu da baloia bultzatu eta aldea murrizteko. Alba Redondok, azken txanpan, partida erabakita utzi du kanpokoek bigarren zatian izan duten bigarren abagune argian.
Porrot honek ez du islatzen gipuzkoarrek bigarren zatian erakutsitako irudi bikaina. Hala ere, hirugarren postuan jarraitzen dute. Datorren larunbatean, beste hitzordu bat Zubietan, oraingoan Deportivo Abancaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma (Amaiur, min. 46), Lucía, Apari, Izarne (E. Guridi, min. 46), Andreia (V. Quiles, min. 74), Cahynová, Franssi (Lorena, min. 74), N. Eizagirre (kap.) (Intza, min. 46), L. Pardo eta Mirari.
Real Madrid CF: Misa, Antonia S., Rocío (M. Méndez, min. 89), Lakrar, Olga (kap.), Toletti, Angeldahl, Linda C. (Eva Navarro, min. 89), Weir (Teresa, min. 72), Athenea (Shei, min. 83) eta Bruun (Redondo, min. 72).
Golak: 0-1: Bruun, min. 5; 0-2: Bruun, min. 27; 0-3: Andreia (b.a.), min. 69; 1-3: L. Pardo, min. 71; 1-4: Redondo, min. 84.
Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Lucía eta Mirariri eta kanpoko Antonia S., Misa, Lakrar eta Atheneari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin