Gure bigarren taldeak Burgosen aurka galdu du gaur eguerdian Castañaresen (2-0). Txuri-urdinek kolpe gogorra jaso dute hasi eta berehala, Iraia Soroari txartel gorria atera diotenean. Minutu bat geroago, etxeko taldeak Catalina Rosselloren gol bati esker aurrea hartu du.
Hortik aurrera, neurketa oso maldan gora jarri zaie donostiarrei, ia partida osoan jokalari bat gutxiagorekin lehiatu baitute. Ángela Morenok burgostarren bigarren gola sartu du norgehiagokaren ordu erdian. Aitor Resenderen taldea gogoz saiatu den arren, ezin izan du ezer egin txartel gorri goiztiar batek erabakita utzi duen neurketa batean. Gipuzkoarrek burua altxa eta aurrera jarraitu behar dute. Datorren astean Racing de Santanderren aurko jokatuko dute etxetik kanpo, porrot hau ahaztu eta garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Burgos CF: Neike, Estefania, C. López (kap.), Ángela (A. González, min. 59), A. Alonso, Rebeca, Raquel, C. Gómez (Salas, min. 87), C. Roselló (Pasarín, min. 72), Irene eta Aitana (Iturain, min. 72).
Real Sociedad B: Berganza, Etxebeste (kap.), Azpirotz, Soroa, Losada (Murillo, min. 59), Esteberena (Etxeberria, min. 27), Carrera (El Amraoui, min. 77), Zunzunegi (Arrondo, min. 77), Mugabure (Echeverria, min. 59), Chacón eta Isasisasmendi.
Golak: 1-0: C. Rosselló, min. 13; 2-0: Ángela, min. 27.
Epailea: Alejandro Ortíz. Txartel horia atera die etxeko Ángela eta Aitanari eta kanpoko Isasisasmendiri. Kanpoko Soroari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 12).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin