RAYO VALLECANO 1-0 REAL SOCIEDAD

Zorterik gabe

Emakumezkoen taldeak ez du zorterik. Aurreko astean bezala, gaurko neurketan gehiago merezi izan du Rayo Vallecanoren aurka. Nataliaren golak, penalti baten aldaratzean, hiru puntuak etxean utzi ditu. Penaltia oso eztabaidatua izan da. Txuri-urdinek berdinketaren gola lortu dute, baina epaileak bertan behera utzi du. Taldeak ez du zorterik izan gaur goizean.

Bi taldeek errespetu handiarekin hasi dute neurketa. Gipuzkoarrak gehiago saiatu dira eta arerioaren atera hurbildu dira, batez ere lehen ordu laurdena igaro eta gero. Hala ere, azken metroetan zehaztasuna falta izan da eta txuri-urdinek ez dituzte aukera garbirik izan. Maria Diazen erdiraketak langan jo du ordu erdira iritsi baino lehen. Aurkaria gutxitan iritsi da kanpokoen atera. Nataliaren jaurtiketa Mariasun Quiñonesek harrapatu du arazorik gabe.

Realak argi utzi ditu bere asmoak bigarren zatiaren hasieran. Rayo Vallecanoren atezainak lehen gola saihestu du Cristina Pizarro eta Nahikari Garciaren jaurtiketak urrunduz lehen hamar minutuetan. Aldiz, 60. minutuan partida erabaki duen jokaldia iritsi da. Epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi du eta Nataliak, aldaratzean, gola sartu du. Kolpe gogorra izan da gipuzkoarrentzat. Hala ere, taldeak ez du neurketa galdutzat eman. Hamar minutu ondoren epaileak bertan behera utzi du Paola Soldevillaren gola. Berdinketa izango litzateke. Txuri-urdinak berriro ere saiatu dira eta azken minutuan Paola Soldevillak berdinketa izan du, baina burukada gora joan da. Gaur zortea falta izan da ate aurrean eta Realak merezigabeko porrota jasan du.

Igor San Miguelenak 20 punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Hurrengo asteburuan Zubietara itzuliko dira Zaragoza CFF-ren aurka jokatzeko.


Igor San Miguel: “Ez da posible izan”


Igor San Migelek neurketa amaieran adierazi zuen taldea “ondo hasi da lehen zatian, nagusi izan gara, baina azken pasea falta izan zaigu, azken metroetan zehaztasuna. Ez ditugu aukerak sortu”. Txuri-urdinen entrenatzaileak baieztatu du bigarren zatian “aukera garbiak izan ditugu hasieran, baina ondoren penaltia iritsi da. Abaintaila lortu dute eta neurketa arriskutsua izan da. Aukerak izan dituzte kontraerasoan. Guk berdinketa lortzeko aukerak izan ditugu, baina ez da posible izan”.


Fitxa teknikoa

Rayo Vallecano: Alicia, Carreño (Leblic, min.62), Andujar, Mendi, Auñon, Sheila, Codonal (Ainoa, min.19), Mari, Laurita (Iris, min.74), Natalia (Carmen, min.82), Estela (Torija, min.89).

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Paola soldevilla, Nuria Mendoza, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte (Ane Etxezarreta, min.82), Cristina Pizarro, María Díaz (Maialen Zelaia, min.73), Naiara Beristain, Aintzane Encinas (Nerea Eizagirre, min.57), Nahikari García.

Gola: 1-0: Natalia, min.62.

Epailea: Pulido Santana. Txartel horia erakutsi die kanpoko Itziar Gasterena eta Nuria Mendozari.

Gertakariak: Reala, Espainiar Futbol Federakuntzaren azalpenaren itxaroan gelditzen da aktaren gertakarien buruz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!