Gure hirugarren taldeak 2-1 galdu du arratsalde honetan Sarrienan Leioaren aurka, donostiarrek lehia bizia erakutsi duten neurketa batean. Abagune askorik gabeko lehen zati baten ondoren, txuri-urdinak markagailuan aurreratu dira bigarren zatiko lehen minutuetan, Caboren gol bati esker. Hamar minutu beranduago, Mikel Gamizek berdinketa lortu du. Puntu banaketa bidezkoena zela zirudienean, Ander Perciñak garaipenaren gola sartu du Leioarentzat amaierarako bost minuturen faltan. Txuri-urdinek amaieraraino lehiatu dute, baina ez dute zorterik izan. Hurrengo jardunaldian garaipena bilatuko dute Zubietan Aurrera de Vitoriaren aurka.
Fitxa teknikoa:
SD Leioa: Barandiaran, Peciña, De Eguino (kap.), Gayoso, Garcés (Arzuaga, min. 90), Arana, A. Rementería (De Mendibil, min. 87), M. Gamiz (Goikoetxea, min. 87), Garai, Ruiz-Olalla (Juste, min. 61) eta Eder.
Real C: Tompa, Ruiz de Illa (Arana, min. 81), Segurola (kap.), Frolán (Larrañaga, min. 61), De Orue, Cabo, Sáenz, Larralde (Samuyiwa, min. 76), D. López (Nebreda, min. 61), Letamendia (Shuaib, min. 76) eta Garitaonaindia.
Golak: 0-1: Cabo, min. 54; 1-1: M. Gamiz, min. 65; 2-1: Peciña, min. 85.
Epailea: Julen Pangua. Txartel horia atera die etxeko A. Rementería eta De Eguinori eta kanpoko Sáenz, Shuaib eta Nebredari. Txartel gorri zuzena erakutsi dio kanpoko De Orueri (min. 90).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin