Reale Arena

Zu gabe itzuliko gara

Realak asmo handiko helburuekin ekingo dio txapelketaren amaierari. Imanol da traineru txuri-urdineko patroia. Eta azken txanpan gaude! Gure lurraldean hain bereizgarria den traineru bat izango da, hain zuzen ere, taldeko jokalariek harmailetan ikusiko duten elementuetako bat. Taldeak faltan botako zaituzte itzulera honetan!

Traineruarena, Imanol buru dela, Reale Arenako harmailetan igandean izango den olanetako bat izango da. Baina ez da bakarra izango.

Bi olanak Marrazketabarrek diseinatu ditu, eta dendan hainbat artikulu aurkituko dituzu marrazki hauekin datorren astetik aurrera: kamisetak, biniloak…

Minutu bateko isilunea

Minutu bateko isilunea egingo da COVID-19aren ondorioz hil diren pertsona guztien omenez, partida guztiak hasi baino lehen, eta, beraz, igande honetan Reale Arenan jokatuko den partidaren hasiera baino lehen 60 segundoko isilunea egingo da.

Txalo amaigabea

Partida guztien 20. minutuan COVID-19ko heroiei omenaldia egingo zaie. Estadioetan txalo zaparrada amaigabea entzungo da LaLigak jasotako txaloekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!