Realaren presentzia etengabe hazten ari da nazioartean. Zubietan egindako lan onak, eredugarria askorentzat, zaleen interesa pizten du bost kontinenteetan. LaLigak bere taldeak, hiriak, balioak eta nortasuna sustatzeko antolatutako press trip birtualean, nazioarteko hedabideen arreta erakarriz, Luki Iriarte futbol formatiboaren zuzendariak gure harrobiaren funtsa partekatu zuen.