MÁLAGA CF 0-0 REAL SOCIEDAD B

Zubietan erabakiko da

Gure bigarren taldeak Malagaren aurka berdindu du gaur eguerdian bere kirol hirian (0-0) igoera playoffetako finalerdietako joaneko partidan, kanporaketa erabat irekita utziz itzulerarako Zubietan.

Lehen zatia parekatua izan da, baina etxekoek zertxobait gehiago kontrolatu dute baloiaren jabetza. Hasi eta berehala, Farfan desbideratuta joan den jaurtiketa batekin saiatu da eta, handik gutxira, Jenik izan du aukerarik argiena. Mendibururen aurrean gelditu da falta jaurtiketa baten ostean, baina bere errematea langa gainetik atera da. Atsedenaldira abagune argi gutxirekin iritsi gara.

Bigarren zatian, malagarrak garaipenaren bila atera dira eta ekintza arriskutsu gehiago sortu dituzte. Jenik, berriz ere, aukera argia izan du, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Handik gutxira, Aliciak, bakarkako jokaldi on baten ondoren, Maite Mendiburu esku hartzera behartu du baloia kornerrera bidaliz. Korner horretan bertan, Jeniren burukada batek langa jo du.

Azken txanpan, Enara Losadak abagune argia izan du txuri-urdinentzat, baina bere errematea desbideratuta joan da. Markagailuan mugimendurik gabe, dena irekita geratzen da itzulerarako. Hurrengo igandean, 17:00etan, norgehiagoka erabakigarria Zubietan. Goazen!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!