SANSE 1 - 0 BILBAO ATHLETIC

Zubietan geratu da derbia

Vídeo

Garaipena lortu du Sansek gaur arratsaldean Jose Luis Orbegozo jokatu den filialen arteko derbian. Talde txuri-urdinak erreakzionatzen jakin du bizkaitarren presioaren aurrean eta Muguruzaren gol bakarrarekin hiru puntuak etxean utzi ditu.

Intentsitatez betea egon da partida lehen berrogeita bost minutuetan. Gipuzkoarrek bizkaitarren presioa altua gainditzen hasi dira denbora aurrera joan den heinean eta baloi jabetza bereganatzen hasi dira. Zuri-gorriek penalti batean izan dute abagune argiena, baina Gorka Giraltek Villalibreren jaurtiketa gelditu du. Atsedenaldira hutsean iritsi dira.

Bigarren zatiaren hasieran nagusitasuna txuri-urdina izan da. Imanol Alguacilen mutilak Etxeberriaren ate ingurura gerturatzen hasi dira. Ordu erdia falta zenean amaierarako, Joseba Muguruzak Martin Merquelanzen falta jaurtiketa bat sarera desbideratu du. Sanse eroso egon de berdegunean eta abantaila handitzeko aukeraren bat ere izan du. Guztiarekin joan da erasora Bilbao Athletic azken minutuetan, eta berdinketa izan dute bizkaitarrek zutoinetik gertu irten den Lopezen erremate batean. Txuri-urdinek sufritzen jakin eta abantailari eustea lortu izan dute.

Gaurkoarekin, hiru garaipen jarraian lortu ditu Sansek eta 44 punturekin zazpigarren kokatu da sailkapenean. Hurrengo asteburuan, Barakaldori egingo diote bisita gipuzkoarrek.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Giralt, Ibarbia, Le Normand, Ugarte, Arrieta, Zubeldia, Sangalli (Gorostidi, min. 65), Muguruza, Guridi, Merquelanz, Jauregi (Olaizola, min. 70).

Bilbao Athletic: Etxeberria, Aguirrezabala, Nuñez, Perez, Lopez, Aguado (Iker Hernandez, min. 75), Undabarrena, Oteo (Guruzeta, min. 62), Bengoa, Cordoba, Villalibre.

Gola: 1-0: Muguruza, min. 60.

Epailea: Rodriguez Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Jauregi, Le Normand eta Giralti, eta kanpoko Aguirrezabala, Bengoa, Nuñez eta Perezi. Kanpoko Cordoba egotzi du 91. minutuan bigarren horia erakutsita. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!