Kopa, zuekin

Zure argazkia koparekin

Izenak emateko txandak agortu dira

Zuri, hainbeste animatu gaituzun horri. Zuri, hainbeste sufritu duzun horri eta, jakina, titulua lortu arte taldearekin hainbeste gozatu duzun horri. Zure unea da! Reale Arena zale txuri-urdin guztien etxeko ateak ireki nahi dizkizugu, Koparekin argazki bat atera dezazun. Gurekin egon zinen une oro (Gurekin!) eta orain da gure Kopa estimatua zuekin egoteko garaia (Zuekin!).

Ostiral honetatik aurrera eta hurrengo bi asteetan (hilaren 21ean, arratsaldez, 22an eta 23an, egun osoan, eta  28an arratsaldez, eta 29an eta 30ean, egun osoan) estadiora joan ahal izango zara eta 2020ko Errege Kopako txapeldun garela egiaztatzen duen garaikurrarekin argazki bat egin. Jende pilaketak saihesteko, txandak egingo dira (hamabost minuturo). Koparekin argazkia egiteko ezinbestekoa izango da zaleek hurrengo inprimakia betetzea eta, horrela, hitzordua erreserbatzea. Bisita doan eskaintzen zaie zale txuri-urdin guztiei, beti gehienez ere sei laguneko taldeetan.

Ibilbidea

Ibilbidea Reale Arenako Iparraldeko Hondoko garajeko sarreran hasiko da, Realaren denda ofizialetik gertu. Oso garrantzitsua da garajeko sarrerara zure orduan joatea.

Sarrerako arrapala jaitsi eta jokalekura iritsiko zara. Han, Zalduak edo Gorosabelek egingo luketen bezala, banda zeharkatuko duzu, aldageletako tunelaren irteeraren pareraino iritsi arte. Han, gure armarriaren ondoan, Kopaz gozatu ahal izango duzu segundo batzuetan, eta argazki bat atera haren ondoan. Gogoratu mugikorra edo argazki kamera ekartzea! Amaitzean, estadiotik aterako zara Hegoaldeko Hondoko garajetik.

Osasun eta higiene arrazoiengatik, ezin izango da Kopa ukitu. Realeko langileak egongo dira laguntzeko gogoz. Oso garrantzitsua izango da une oro arauak errespetatzea eta segurtasun tarteak gordetzea. Ibilbide osoa aire zabalean edo ondo aireztatutako guneetan egingo  da.

Erreserbatu zure lekua

Gogoratu lekua erreserbatu behar duzula (gehienez sei lagunentzat), hemen. Inprimakia bete ondoren, baieztapen mezu bat jasoko duzu (begiratu zure spam erretilua). Sarreran erakutsi beharko duzu mezua (zure telefonoan erakuts dezakezu).

Eta nahi izanez gero, gogoratu 'Txapeldunak' kamisetak erosi ditzakezula Realeko denda ofizialetan; kamiseta ezin hobea da Koparen ondoan egingo duzun argazkirako.

Zuek gurekin, eta Kopa zuekin!



*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: 

** Erreserba 14 urtetik gorakoek bakarrik egin dezakete. Titularrak adin hori gainditu beharko du, baina gonbidatuak gazteagoak izan daitezke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!