EZAGUTU ESPAZIO BERRIAK ZURE APP REALZALEAN

Zure etxea, 360ºtan

Realaren aplikazio ofiziala den Realzale App-ak bere zaleentzat eguneratzen jarraitzen du. Gaur espazio berriak gehitu dira 360º atalean. Gune berri hauek zuzenean mugikorretik edo esperientzia murgiltzaile handiagoa ematen duten VR betaurreko klasikoekin ikus daitezke.

App-a baduzu eta erregistratuta bazaude, klikatu HEMEN eta sartu zuzenean Realean 360º atalean

Nobedadeak Reale Arenarekin lotuta daude. Gaurtik aurrera, zelaiaren azken berrikuntzak sakonago ezagutu ahal izango dituzu: Realeko aldagela, prentsa-aretoa eta gune mistoa, auditorioa, estadioko denda… eta, horrela, modu birtualean zure etxea den txoko gehiago ezagutzeko aukera izango duzu.

Nola aktibatu nire 360º atala?

Lehen aldiz deskargatu eta erregistratzen den edozein pertsonak, atal berria beheko menuan aurkituko du, zehazki ‘Gehiago’ atalean. Jada izena emanda baduzu, zure gailu mugikorreko (Google Play edo Apple Store) Storean eskuragai dagoen azken bertsiora eguneratu behar duzu zure Realzale App-a.

App-aren etengabeko hazkundea

2018ko otsailean atera zenetik 44.500 deskarga izan ditu. Realzale App-a erabilgarritasun, entretenimendu eta Realzale Programa kudeatzeko tresna bezala sendotzen ari da. Gaur egun 23.000 erabiltzaile bakarrak ditu eta horien artean 15.409 bazkideak dira. Partida bakoitzean ohiko bihurtzen ari da gure zaleak txartel digitalarekin sartzen ikustea. Asistentzia sustatzeko asmoarekin, txartel digitalaren lagapenak ere areagotu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!