BAZKIDEAK

“Zure sentimenduak Anoetara ekartzen zaitu”

Vídeo

Hainbat arrazoirengatik ez da erraza zure taldeak denboraldian zehar jokatzen dituen partida guztietara joatea. Partidaren eguna eta ordutegia, zelaira joateko garraioa, partida asteburuan ez izatea…

Arrazoi ugari daude gure bazkideak Anoetara etortzea zailtzen dituztenak. Lerro hauen bitartez familia txuri urdinari gure esker onik zintzoena eman nahi diogu bere leialtasunarengatik eta Reala zuzenean animatzeko egiten duen esfortzuarengatik.

Zailtasun logiko horien barruan, badago Anoetako partida guztietara joatea lortzen duen bazkide kopuru handia. Azken denboraldian, 2.500 pertsona baino gehiagok %100eko asistentzia (Liga eta Kopa) lortu zuen, beraz, denboraldi honetan, bazkide hauek ’12. jokalariaren zenbakia’ daramate beraien bazkide txartelan. Realzale Programan sortu dituzten puntu guztiei etekin handiago aterako diete. Programari esker bere bazkide-kuota merkeago lortzeko aukera izango dute.

Erreportajea

Joan den igandeko omenaldiaren aurreko egunetan, fideltasun hori eskertzeko, bazkide hauek 18-19 denboraldian partida guztietan izan zirela bermatzen duen bandera berezi bat jaso zuten beraien etxeetan. Real Sociedad TV-ko kamarak bazkide hauetako bi familien etxeetan egon ziren, Zizurkil eta Tolosan hain zuzen ere. Beraien ezin ordainduzko fideltasunarengatik omenaldi txikia.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!