Hizkuntza-berdintasunaren alde

Euskara hutsezko prentsaurrekoak

Realak euskararen erabileraren, bultzadaren eta proiekzioaren aldeko apustu irmoari eusten dio gure gizartean. Gure lurraldeko entitate erreferentea den aldetik, Klubak urteak daramatza hainbat eremutatik euskarak bere garapenean eta hizkuntza-berdintasunaren lorpenean aurrerapausoak ematen jarrai dezan egiten ari diren ekintzak eta ekimenak sustatzen.


Norabide horretan pausoak ematen jarraitzeko konpromiso sendoarekin, klub txuri-urdina, aldizka, euskara hutsezko prentsaurrekoak egiten hasi da gizonezkoen lehen taldeko jokalariekin, eta laster hasiko dira emakumezkoen taldeko jokalariak ere egiten. Horrela, aldian-aldian, Realeko lehen futbol taldeetako jokalariek ohiko prentsaurrekoak euskara hutsean eskainiko dituzte.

Gaur aditzera ematen dugun erabaki hau Gipuzkoa Berdinago dinamikaren prozesuan ulertu beharra dago.

GIPUZKOA BERDINAGO

Gipuzkoa berdinago egitasmoa Gipuzkoa mailan hizkuntza ofizialen arteko oreka berdinagoa izatearen alde 2017. urtetik burutzen ari den prozesua da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez eta Soziolinguistika Klusterraren eta UPV-EHU-ren lankidetzaz lanean ari  den egitasmo honek Gipuzkoan erreferentzialak diren zenbait erakunderen arteko elkarlanean oinarritzen du bere dinamika. Gipuzkoa berdinago egitasmoaren helburua da Gipuzkoan erreferentzialak diren erakunde batzuk bildu eta gipuzkoar gizartearen aurrean oreka edo berdintasun berri horien bila eredugarri izan litezkeen jokabide egoki batzuk adostea euskara eta gaztelaniaren arteko berdintasun sozial bat bilatzeko, eta baita ere bi hizkuntzen erabileran oreka eta eredu berriak praktikan jartzeko.

Reala Gipuzkoa Berdinago egitasmoaren parte hartzaileetako bat da martxan jarri zenetik eta kontestu honetan ulertu behar da gaur iragartzen  dugun praktika berria.

Bestalde, gogoratu beharra dago Realak Donostiako Udaleko Euskararen Kontseilu sektorialean parte hartzen duela bertako kide bezala. Horrela izan da azkenengo legealdian eta izango da abian dagoen honetan ere bai.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!