KURSAAL JAUREGIAN (19:00)

2019ko Ohiko Batzar Nagusia

Realeko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia gaur ospatuko da Donostiako Zurriolaren Ibilbide 1ean kokaturik dagoen Kursaal Jauregian, bigarren deialdian (19:00).

Eguneko gai-zerrenda ondorengoa da:

Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak, 2019ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2019ko uztailetik 2020eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Anoeta Estadioaren berrikuntza. Aurreikusteko moduko Inbertsioa eta finantziazioa. Administrazio Kontseiluari baimena.

Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.

Bosgarrena: Galderak eta eskaerak.

Administrazio Kontseilua 1/2010 LegEDak (Kapital Sozietateen Legearen testu bategina) 203 artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduak 101 artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da; horrenbestez, akta egingo da notarioaren esku-hartzearekin. 2016ko ekainaren 15en BORMEren erregistroan inskribatu zela eta –inskripzio zenbakia 252241–, batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Eguneko gai-zerrendaren lehen eta bigarren puntuei dagokienez, eta R.D.L1/2010 272 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, akziodun guztiek berehala eta dohainik eskuratu ahal izango dituzte Batzarrean aztertu eta, hala badagokio, onartzeko aurkeztu diren dokumentuak, hau da: 2019ko ekainaren 30ean itxitako Ekitaldiko Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostena, Kontu Ikuskatzaileen Txostena eta 2019ko uztailaren 1etik 2020eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.

Informazio gehiago webgune korporatiboan



Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!