ABENDUAREN 23AN

2020ko Ohiko Batzar Nagusia

Realeko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 23an ospatuko da, bigarren deialdian, 18:30ean. Covid-19ak eragindako egoera kontuan hartuta, eta interes orokorrak eta akziodunen, enplegatuen eta Batzar Nagusia prestatzen eta egiten parte hartzen duten gainerako kideen osasuna eta segurtasuna babesteko asmoz telematikoki baino ezingo da parte hartu:Osasun-arrazoiak direla eta, Realeko Akziodunen Batzar Orokorra telematikoki egingo da. Abenduaren 23an izango da, ziurrenik bigarren deialdian.

Eguneko gai-zerrenda ondorengoa da:

Lehena: 2020ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria eta Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

Bigarrena: 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

Laugarrena: Galde-eskeak.

Administrazio Kontseilua Kapital Sozietateen Legearen 203. artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren 101. artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da eta, horrenbestez, akta jasoko da notarioaren esku hartzearekin. 2016ko ekainaren 15eko BORMEren erregistroko inskripzioa dela eta —252241 zenbakia—, Batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Gai zerrendako lehenengo eta bigarren puntuei dagokienez, eta Kapital Sozietateen Legearen 272. artikuluan xedatutakoaren arabera, edozein akziodunek eskuratu ditzake, doan eta berehala, Batzarrean aztertu eta, baldin badagokio, onartu behar diren dokumentuak, hau da, 2020ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiko Urteko Kontuak, eta Kudeaketa Txostena, ekitaldiari buruz Kontu Auditoreek egindako Txostena eta 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.


Informazio gehiago webgune korportiboan

2020ko Batzar Orokorraren deialdi ofiziala

Batzar telematikoari buruzko informazio guztia

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!