ARRATSALDEAN VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

2021eko Ohiko Batzar Nagusia

Realaren Akziodunen Batzar Nagusia Victoria Eugenia Antzokiko Areto Nagusian egingo da gaur, 2021ko abenduaren 14an, 19:00etan, bigarren deialdian. 

Covid-19ak eragindako egoerak kontuan hartuta, eta akziodunen, langileen eta Batzar Nagusia prestatzen eta gauzatzen parte hartzen duten gainerako pertsonen interes orokorrak, osasun eta segurtasuna babesteko Akziodunen Batzar Nagusian modua mistoan egin ahal izango da, bai bertara joanez eta presentzialki eskubideak baliatuz, Batzarra egiteko lehen paragrafoan azaldu den lekuan, bai bitarteko telematikoak erabiliz parte hartzeko eta dagozkion eskubideak baliatzeko; bitarteko horiek Batzar Nagusia egiten den lekuarekin denbora errealean konektatzea ahalbidetuko dute.

Gai zerrenda honakoa da:

 Lehena.- 2021eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria eta Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

Bigarrena.- 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Kontu auditorea izendatzea.

Laugarrena.- Estatutu Sozialak aldatzea artikulu berri bat sartzeko, 17.bis, estatutuetan batzar nagusia egiteko, batzar horretara joateko eta boto eskubidea bitarteko telematikoen bidez baliatzeko ahalmena jasotzeko, 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren, uztailaren 2koaren, 182. eta 189. artikuluetan aurreikusitako moduan.

Bosgarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

Seigarrena.- Galde-eskeak.


Administrazio Kontseilua Kapital Sozietateen Legearen 203. artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren 101. artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da eta, horrenbestez, akta jasoko da notarioaren esku hartzearekin. 2016ko ekainaren 15eko BORMEren erregistroko inskripzioa dela eta —252241 zenbakia—, Batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Gai zerrendako lehen eta bigarren puntuei dagokienez, eta Kapital Sozietateen Legearen 272. artikuluan xedatutakoaren arabera, edozein akziodunek eskuratu ditzake, doan eta berehala, Batzarrean aztertu eta, baldin badagokio, onartu behar diren dokumentuak, hau da, 2021eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiko Urteko Kontuak, eta Kudeaketa Txostena, ekitaldiari buruz Kontu Auditoreek egindako Txostena eta 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.

Kapital Sozietateei buruzko Legearen 287. artikuluan xedatutakoaren arabera, akziodunek eskubidea dute sozietatearen egoitzan aztertzeko estatutu sozialen aldaketari buruz proposatutako testu osoa eta horri buruzko txostena, bai eta agiri horiek doan eskuratzeko edo bidaltzeko ere.


Informazio gehiago webgune korporatiboan

2021eko Batzar Orokorraren deialdi ofiziala

Batzorde telematikoari buruzko informazio guztia

Telematikoki parte hartu behar dutenentzat plataformarako sarbidea

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!