ARRATSALDEAN KURSAALEAN

2022ko Ohiko Batzar Nagusia

“Real Sociedad de Futbol, SAD” sozietatearen (aurrerantzean “Sozietatea”) Administrazio Kontseiluak 2022ko urriaren 14an hartutako erabakiaren arabera, Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia deitzen da, Kursaal Biltzar Jauregian, Zurriola hiribidea 1, PK 20.002, Donostia-San Sebastian, datorren 2022ko azaroaren 28an, 19:00etan lehen deialdian, eta, baldin badagokio, 2022ko azaroaren 29an, bigarren deialdian, ordu eta leku berean, akziodunek ondoren zehazten den gai zerrendako gaiak aztertu eta onartu ditzaten. Ohiko Batzar Nagusia aurrez aurre baino ez da egingo, lehen adierazitako baldintzetan.


GAI ZERRENDA

Lehena.- 2022ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria, Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

Bigarrena.- 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

Laugarrena.- REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko Administrazio Kontseiluko kideak kargugabetzea eta izendatzea, kopurua zehaztuz Estatutu Sozialen 22 artikuluaren arabera.

Bosgarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

Seigarrena.- Galde-eskeak.

 

Administrazio Kontseilua Kapital Sozietateen Legearen 203. artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren 101. artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da eta, horrenbestez, akta jasoko da notarioaren esku hartzearekin. 2016ko ekainaren 15eko BORMEren erregistroko inskripzioa dela eta –252241 zenbakia–, Batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Gai zerrendako lehen, bigarren eta hirugarren puntuei dagokienez, eta Kapital Sozietateen Legearen 272. artikuluan xedatutakoaren arabera, edozein akziodunek eskuratu ditzake, doan eta berehala, Batzarrean aztertu eta, baldin badagokio, onartu behar diren dokumentuak, hau da, 2022ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiko Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostenarekin batera, eta Informazio ez-finantzarioaren egoerari buruzko txostena, ekitaldiari buruz Kontu Auditoreek egindako Txostena eta 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.


Informazio gehiago webgune korporatiboan


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!