Real Sociedad – Deportivo Alavés (larunbata, 19:00etan)

5.023 bazkide joango dira lagunartekora

Guztira, 5.023 bazkidek eman dute izena Realaren eta Alavesen arteko lagunartekorako (larunbata, 19:00etan). Hamasei hilabeteren ostean, Reale Arenan jokatuko den lehen partida izango da. Bazkide kopuru hau, astelehen eta asteazken artean izena eman zuten 4200 bazkideetatik eta atzo eta gaur batu diren beste 823 bazkideetatik sortu da.

Lehen txandan izena ematen zuten 4200 bazkideek, jada bere sarrera kudeatu dute. Gainerako 823 bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute arratsaldean zehar, sarrera lortzeko informazioarekin. Beheko textuan, bigarren txandan izena eman duten bazkideei eserlekua lortzeko jarraibideak aurreratzen dizkiegu:

1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome

2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).

3- Aukeratu zure tokia eskuragarri dauden eserlekuen artean. Zure ohiko tribunako eserleku bat aukeratu beharko duzu. Beheko Tribuna Nagusiko bazkideen kasuan izan ezik, hauek Goi Tribuna Nagusiko edo Ekialdeko Tribunako eserleku bat aukeratu ahal izango baitute.

4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.

5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu)

6- Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean).

KLIKATU HEMEN OSASUN NEURRIAK ETA GOMENDIOAK IRAKURTZEKO

KLIKATU HEMEN BIHARKORAKO INFORMAZIO BALIOGARRIA IRAKURTZEKO

AS Monaco taldearen aurkako lagunarterako formularioa aktibatuta

Jada, eskura duzu Realak uztailaren 28an Reale Arenan jokatuko duen bigarren lagunarterako sarrera eskatzeko formularioa. Aurkaria AS Monaco izango da eta 18:00etan jokatuko da. Gure bazkideak bakarrik joan ahal izango dira.

Klikatu hemen formularioa osatzeko

Klikatu hemen informazio gehiagorako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!