REALE ARENARA ITZULERA

Reale Arenara bueltatzeko osasun-neurriak

Vídeo

Azkenean badator eguna. Itxaronaldia luzea izan da, baina Reala egoera hau diseinatzen egon da Reale Arena itxi behar izan zuenetik. CEI Talde gipuzkoarrarekin 2020an lortutako akordioari esker, familia txuri urdinaren etxeratzea esku onetan dago eta berme guztiak merezi ditu.

Aurreko denboraldiaren hasieratik, CEI Taldeak klubarekin lankidetzan jardun du osasun-protokolo guztietan. "Pertsonen segurtasunaz eta osasunaz hitz egiten duzunean, araudian ezarritakoa betetzea ezinbestekoa ikusten dugu, baita enpresarekin balio berberak partekatzea ere, eta, ildo horretan, Reala eta CEI Taldea elkarrekin ibili dira", adierazi du Juantxo Revillak, CEI Taldeko gerenteak.

Zeintzuk izango dira Reale Arenako neurri eta gomendio sanitarioak?

Maskarila nahitaez erabili behar da, bai sarreran eta irteeran, bai partida osoan. FFP2 maskarila edo erabilera bakarreko maskarila kirurgikoa gomendatzen da.

- 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatu.

Zelaira garaiz sartu eta estadioaren seinaleak eta sektoreak errespetatu, baita klubeko langileen jarraibideak ere.

Nahitaezkoa izango da harmailetarako sarbide bakoitzean jarriko den gel hidroalkoholikoa erabiltzea. Zerbitzuetara joan ondoren ere nahitaez erabili beharko da.

- Ezin izango da inola ere okupatu egokia ez den eserlekurik.

- Bere eserlekuan eserita egotea, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

- Segurtasun-distantzia beti bermatze aldera, pilaketak saihestea, bai zelaira sartzean, bai komunera edo tabernara joatean.

- Zelaira elikagaiak eta edariak ez sartzea gomendatzen da. Egoeraren batengatik maskarila estadioaren inguruetan kentzen bada, gogorarazi behar da gutxieneko segurtasun-distantzia 2 metrokoa izango dela.

Saihestu gainazalekin eta objektuekin kontakturik izatea zelaira sartzean, bertan egotean eta handik ateratzean. Gel hidroalkoholikozko banagailuak jarriko dira zelaiko gune askotan.

- Zona bakoitzeko taberna bat irekiko da (zortzi guztira), baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean.

- COVID-19rekin lotutako sintomaren bat izanez gero, ez joan partidara eta jarri harremanetan osasun-agintariekin.

Datorren ostegunean informazio gehiago izango da eskuragarri dauden zerbitzuei, ordutegiei eta estadioko ateei buruz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!