ASTEAZKENA (18:00)

AS Monaco taldearen aurkako lagunarterako formularioa aktibatuta

Jada, eskura duzu Realak uztailaren 28an Reale Arenan jokatuko duen bigarren lagunarterako sarrera eskatzeko formularioa. Aurkaria AS Monaco izango da eta 18:00etan jokatuko da. Gure bazkideak bakarrik joan ahal izango dira. Lehenengo lagunarteko partidan bezala, publikoaren itzulera dagoen osasun-protokoloaren mende egongo da uneoro, eta, beraz, gehieneko edukiera agintariek indarrean duten araudiaren mende egongo da beti.

Prozesua lehen lagunartekoaren berdina izango da. Bazkide bakoitzak sarrera bat eskatu ahal izango du, eta formularioa hilaren 26an itxiko da, 12:00etan. Sarrera kopuruaren banaketa, unean baimendutako edukieraren araberakoa izango da. Hilaren 26an eskaerak gehienezko edukiera gainditzen badu, zozketa egingo da. Hilaren 26an bertan, 16:00etan, emaitzak jakinaraziko dira. Zozkatu beharreko sarreren kopurua agintariek zehaztutako edukieraren araberakoa izango da.

Gogoan izan lehenengo lagunarterako sarrera egokitu bazaizu, hori kontuan hartuko dela gainerako bi lagunartekoei begira. Hau da, baimendutako edukiera gainditzen bada, aldez aurretik izena eman duten eta etorri nahi izan duten bazkide guztiak bertaratu badira bakarrik errepikatu ahal izango duzu. Dena den, eman izena bigarren lagunartekoan eta klubak jakinaraziko dizu hori gertatzen bada.

Nola banatuko da edukiera?

Eserleku batzuk hutsik izango dira jendearen artean, eta estadioko tribuna guztiak egokituko dira, Beheko Tribuna Nagusia eta harmaila bisitaria izan ezik, obrak direla eta itxita baitaude. Bazkideak ezingo dira beren ohiko eserlekuan eseri, partida horretarako dagokienean baizik. Sarreren plataforman ohiko tribunako eserleku bat aukeratu beharko dute, Beheko Tribuna Nagusiko bazkideen kasuan izan ezik, hauek Goi Tribuna Nagusiko edo Ekialdeko Tribunako eserleku bat aukeratu ahal izango baitute.

Senide edo lagunekin batera apuntatu nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, ondoren, banakako gakdetegiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea. Nolanahi ere, osasun-neurriak eta -gomendioak errespetatu beharko dira (txandakako eserlekuak, segurtasun-distantzia, maskara).

Sakatu hemen osasun neurriak irakurtzeko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!