Bihartik aurrera, ‘Europa Bonua’ erosi duten bazkideek txartela lagako diezaiokete klubari, Reale Arenan jokatzen diren Europako konpromisoren batera joaterik ez badute. Senideei edo lagunei lagatzeko aukera ere badago Realzale App-aren bidez. Klikatu hemen lagapen-prozesua ezagutzeko.
Bestalde, Champions Leagueko multzoen faseko hiru partidetarako sarrerak (Inter Milan, Benfica eta FC Salzburg) ostegunean edo ostiralean jarriko dira salgai.
Bestetik, ezingo da ‘infantila txartela’ duen heldu bat sartu gaueko ordutegian hasiko diren bi partiduetan (Inter Milan eta FC Salzburg, biak 21:00etan). Neurri hori, ohi bezala, ligako eta Kopako neurketetara mugatuko da.
Gogoratu behar da bihar, irailak 6, itxiko dela Europa Bonua itzultzeko epea. Europa Bonua bere kontu korrontean ez duten bazkideek bihar baino lehen ordaindu beharko dute.