REAL SOCIEDAD 3-3 INTER (UEFA YOUTH LEAGUE)

Abiapuntu ona

Vídeo

Realak puntu baliotsua lortu du Interren aurka UEFA Youth League txapelketako lehen jardunaldian, eta, markagailuan minutu asko azpitik egon arren, ez da aurkaria baino gutxiago izan.

Hasiera ez da espero zena izan. Bi jokaldi bakanetan eta 7 minutu eskasetan, bi gol sartu dituzte milandarrek. Lehenengoa, Sarrek egindakoa, penaltiz iritsi da, eta bigarrena, bi minutu geroago, Kamatek sartu du, areaz kanpotik egindako ezkerkada batekin. Hortik aurrera eta lehen zati osoan, donostiarren nagusitasuna oso argia izan da. Euren lehen errematean ere gola iritsi da Arrutiren erdiraketa baten ondoren, Orobengoak sare barrura bidali duena. Antzeko jokaldi batean, baina oraingoan atezaina bere lekuan egon gabe, Orobengoak bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina zutoinak eragotzi egin du. Aurrelari txuri-urdinak beste behin izan du gola bere botetan, Calligarisek aldaratu duen erremate batekin. Kanpoko atezainak protagonista izaten jarraitu du lehen zatian, Arrutik eta Mariezkurrenak egindako jaurtiketen bidez arriskua urrunduz gure taldearen beste bi aukera argietan. Atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldi arriskutsuan hirugarren gola sartzeko aukera izan dute milandarrek Kamateren erdiraketa baten ostean, baina Sarrek ezin izan du errematea garbi egin.

Donostiarrek lehen zatiko inertziari eutsi diote, aldageletatik igaro ondoren nagusi izaten jarraitzeko. Ramirezek oso gertu izan du berdinketa, baina Calligarisek saihestu egin du. Korner baten irteeran, oraingoan bai, gola iritsi da Jon Martinen burukada indartsuari esker. Geldiezina. Minutu gutxi geroago, eta falta jaurtiketa batean, Interrek aurrea hartu du berriro, Matjauezen burukada batekin, area barruan sortutako jokaldi nahasi baten ostean. Partida erritmoa galduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta aukerak ez dira lehen zatian bezain maiz iritsi. Reala, hori bai, amaierara arte saiatu da, eta, luzapena bete aurretik izandako beste korner batean, Martin berriro agertu da, behin betiko berdinketa beste burukada handi batekin lortzeko. Ikusgarria.

Abiapuntu ona txuri-urdinentzat. Bi aste barru Salzburgi bisita egingio diote dute borrokan jarraitzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Zango, Nores (Amenabar, min. 67), Martín, Ropero (Gorosabel, min. 58), Olarra, E. García (kap.) (Arenzana, min. 77), Lebarbier, Ramírez (Garro, min. 67), Arruti (Eceizabarrena, min. 58), Orobengoa eta Mariezkurrena.

Inter: Calligaris, Kamate (Vedovati, min. 82), Aidoo (Guercio, min. 72), Stante, Maye (Matjaž, min. 46), Cocchi, Di Maggio, Stanković (kap.), Berenbruch (Bovo, min. 72), Quieto (Spinacce, min. 72) eta Sarr.

Golak: 0-1: Sarr (pen.), min. 5; 0-2: Kamate, min. 7; 1-2: Orobengoa, min. 11; 2-2: Martín, min. 53; 2-3: Matjaž, min. 63; 3-3: Martín, min. 89

Epailea: Henrik Nalbandyan (Armenia). Txartel horia erakutsi die etxeko Mariezkurrena, Nores eta Lebarbierri eta kanpoko Quieto, Cocchi, Kamada, Bovo eta Calligarisi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!