RB SALZBURG 5-2 REAL SOCIEDAD (UEFA YOUTH LEAGUE)

Gehiegizko zigorra

Vídeo

Realak bost eta bi galdu du RB Salzburgen aurka UEFA Youth Leagueko bigarren jardunaldian. Txuri-urdinak etxekoen laugarren golera arte egon dira partidan, hamar jokalarirekin geratu diren arte; hori bai, zigorra gehiegizkoa izan da azkenean zelaian ikusitakoa kontuan hartuta.

Lehen zatia oso parekatuta egon da eta bi taldeentzat abaguneak egon dira. Lehen aukera argian austriarrek aurrea hartzea lortu dute Lukicen pase sakon baten ondoren eta Daghimek ezkerkada gurutzatu batekin jokaldia amaitu eta gero. Realak gora egin du minutuek aurrera egin ahala, eta Arruti gola sartzeko zorian egon da, Ramirezek eskuinetik erdiratu ostean area barrutik egindako erremate baten bidez, baina kanpora joan da. Donostiarrek saiatzen jarraitu dute eta Mariezkurrenak, jokaldi polit bat jaurtiketa eder batekin amaitu ondoren, lehia berdintzea lortu du. Parekotasuna atsedenaldira arte mantendu da, Lukicen erremate batekin aukera aipagarri bezala, desbideratuta joan dena.

Etxekoak hobeto zelairatu dira bigarren zatian. Schuster, burukada batekin, bigarrena sartzeko zorian egon da. Minutu batzuk geroago eta Daghimek ezkerretik erdiratu ostean, Neumannek bigarren zutoinean errematea egitea lortu du, oraingoan bai, RB Salzburg berriro aurreratzeko. Txuri-urdinek erantzun ezin hobea eman dute, eta Ramirezek, areaz kanpotik egindako ezkerkada bikainarekin, berdinketa jarri du markagailuan. Pozak gutxi iraun du eta Daghimek, pase sakon baten ostean, hirugarrena sartu du ezkerkada batekin area barrutik. Hiru minutu geroago iritsi da behin betiko jokaldia: etxekoen aldeko penaltia eta Eceizabarrenak txartel gorria ikusi du. Lukicek, hamaika metroetatik, ez du barkatu. Cresecntik, amaierarako hogei minuturen faltan, 5-2koa jarri du markagailuan.

Realaren porrota Salzburgon, baina oraindik jardunaldi asko daude aurretik. Bi aste barru SL Benficari bisita egingo diote. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

RB Salzburg: Oelz, Gevorgyan, Schuster (Moswitzer, min. 71), Mellberg, Schablas, Neto (Zikovic, min. 82), Paumgartner (Sadeqi, min. 25), Lukic, Zeteny (kap.) (Crescenti, min. 46), Neumann (Atiabou, min. 71) eta Daghim.

Real Sociedad: Folgado, Beitia (kap.) (Velarde, min. 68), Ropero (Segurola, min. 68), Amenabar, Olarra (Arenzana, min. 68), Lebarbier (Gorosabel, min. 15), Eceizabarrena, Ramírez, Arruti (Otadui, min. 82), Mariezkurrena eta Orobengoa.

Golak: 1-0: Daghim, min. 12; 1-1: Mariezkurrena, min. 26; 2-1: Neumann, min. 53; 2-2: Ramírez, min. 56; 3-2. Daghim, min. 61; 4-2: Lukic (pen.), min. 65; 5-2: Crescenti, min. 72

Epailea: Radoslav Gidzhenov (Bulgaria). Txartel horia erakutsi die etxeko Zeteny, Paumgartner, Gevorgyan, Mellberg, Moswitzer eta Atiabouri eta kanpoko Segurola eta Mariezkurrenari. Kanpoko Eceizabarrenari txartel hori bikoitza erakutsi dio Eceizabarrena (min. 64).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!