AURREDENBORALDIA

Hasi dira

VĂ­deo

Denboraldiko lehen egun bakoitzean bezala, ilusioa nagusi izan da gure bi jubenil taldeetako futbolarien aurpegietan. A Jubenilak zazpi asteko lana du iraileko lehen asteburuan liga hasi aurretik. Easok astebete beranduago ekingo dio txapelketari. Alex Pereda kontesilariaren ongietorria jaso dute Administrazio Kontesiluaren izenean eta, ondoren, berritutako z4 eta z5 zelaiak estreinatu dituzte bere lan saioetan.

Lander Garciak zuzenduko du gazteen lehen taldea, eta Asier Eizagirrek Easo. Biak jokalari gaztez osatutako taldeak dira, eta adin handiagoko futbolarien aurka lehiatuko dira. Horri esker taldeak zailtasun eta exijentzia handiagoak izango ditu lehiaketan.

A Jubenilaren saioan honako jokalari hauek hartu dute parte: Aritz Amenabar, Alejandro Nores, Imanol Ruiz de Illa, Anartz Segurola, Eneko Behobide, Unax Ayo, Marc Laboreria, Gorka Gorosabel, Jokin Zeziaga, Lander Astiazaran, Asier Berzal, Adur Alsua, Yon Yeabsera Landa, Hodei Rodriguez, Ibai Cabo, Patxi Aizpurua, Oxel Artolazabal, Nicholas Chouza, Aner Etxezarreta eta Unai Ramos.

Easoren entrenamnduan honako jokalari hauek izan dira: Urko Mugerza, Xuban Ibarguren, Javier Jimenez, Jon de Orue, Joel Martinez, Ekain Ugalde, Aimar Madina, Oihan Froilan, Ian Sanchez, Danel Portu, Asier Vazquez, Naier Ezkerra, Eiji Kubo, Iker Ferrer, Ibai Agirre, Danel Lopez, Liam Baro, Ilias Abouailli, Damian Acosta, Harriet Goñi, Eloy Nebreda, Manuel Saenz, Oihan Chavez, Xanti Oyarzabal, Almedi Mujika, Alex Marchal, Unai Alfageme, Xalbat Larralde, Unai Garcia eta Beñat Arruti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!