Lehen taldearen Champions League-rako sailkapenari esker gure klubak Youth Leaguerako txartela ere lortu zuen. Lehiaketa hau 2013an sortu zen eta talde donostiarrak hartan ere parte hartu zuen, final-zortzirenetan Schalke 04ren aurka galduta.
Txapelketak, bere multzo fasean, lehiaketa profesionalaren egutegi bera jarraituko du, beraz, lehen jardunaldian talde txuri-urdinak Inter hartuko du. Gure taldea Sanse, Real C eta A Jubenileko jokalariek osatuko dute. Norgehiagoka asteazkenean jokatuko da, Zubietako z7an, 12:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.
Zubietara sartzeko gomendioak
Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7). Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin