Reale Arenako futbol-denboraldia maiatzean amaituko da, baina ekitaldiek udan zehar jarraituko dute gure etxean. Udako ekitaldi politenetako bat hasieran egingo da, ekainaren bigarren hamabostaldian, hain zuzen ere.
Keler babeslearen eskutik, ekainean ‘Reala Zuzenean Acoustic Sessions’ izango dugu zain. Hiru emanaldi akustiko izango dira, futbol zelaiaren gainean jarriko den eszenatoki batean, Harmaila Familiarraren aurrean egongo dena.
Sarrerak, salgai
Hiru musika taldeak -Nøgen, Mr. Kilombo eta Ciudad Jara- kartelburuak musika estilo honetan adituak dira. Hiru talde horietako bakoitzak hiru telonero ezagun izango ditu lagun. Lerro hauen azpian ekitaldiaren kartel ofiziala utziko dizugu.
Gaurtik aurrera eskuragarri daude ekitaldirako sarrerak, gure bazkideentzako eta RS Fans-entzako deskontuarekin. Bonu bat erosi ahal izango da hiru emanaldietarako.
Nøgen + Luis Fercán (sarrerak HEMEN)
Mr. Kilombo + Litus & Pirata (sarrerak HEMEN)
Ciudad Jara + Yoly Saa (sarrerak HEMEN)

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin