AKIODUNEN BATZAR NAGUSIA

Administrazio Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Nagusian. Ehuneko 99a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lautik hiru puntutan, akziodunek 21-22ko kontuak, 22-23ko aurrekontua eta konsteilarien jarraipena onartu dute. Baita ere, portzentai antzekoekin, akziodunek instituzioaren agintarien biraukeraketa onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 34,59ak hartu du parte. 

Horrela joan dira bozketak:

Lehena: 2022ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria, Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

- Alde: 99,89%
- Kontra: 0,09%
- Abstentzioa: 0,02%

Bigarrena: 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

- Alde: 99,66%
- Kontra: 0,26%
- Abstentzioa: 0,09%

Hirugarrena: Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 99,84%
- Kontra: 0,09%
- Abstentzioa: 0,07%

Laugarrena: REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko Administrazio Kontseiluko kideak kargugabetzea eta izendatzea, kopurua zehaztuz Estatutu Sozialen 22 artikuluaren arabera.

- Alde: 99,63%
- Kontra: 0,26%
- Abstentzioa: 0,08%

- Txuri: 0,03%

Jokin Aperribay (bertako akzioen %99,84a), Fermín Altuna (%98,88a), Nerea Aramburu (%99,1a), Maite Azcoaga (%98,9a), José Ramón Fernández de Barrena (%98,9a), Joseba Ibarburu (%98,54a), Javier Igarza (%98,88a), Ángel Oyarzun (%98,9a), Alex Pereda (%98,9a), Jesús Ruiz (%98,9a), Ignacio Serrats (%98,89a), Mikel Ubarrechena (%98,6a), Joseba Ucin (%98,88a) eta Alex Uranga (%99,09a).

Bosgarrena:  Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

- Alde: 99,8%
- Kontra: 0,14%
- Abstentzioa: 0,06%

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!