HOCKEY EGUNA

Afizioa eginez

Liga bat ez da kasualitatez irabazten. Eta harrobiko talde batekin egiteak meritu handiago du. Orain astebete txapeldun izan zen taldea Realeko hockey eskolatik pasatako hainbat jokalari gaztez osaturik dago. Belar hockeya sustatzeko asmoz, ekimenik ikusgarriena atzo Bera Beran ospatu zen ‘Hockey Eguna’ izan zen, Gipuzkoako Hockey Federakuntzak antolatuta. Donostiako ikastetxetako 200 txiki baino gehiago Bera Berara hurbildu ziren larunbat osoan zehar hainbat partidatxo jokatzeko. Talde txuri-urdineko jokalariak han izan ziren eta Bera Bera belar hockeyaren festa izan zen. Horrela egiten da afizioa. Horrela egiten da harrobia. Eta, batzuetan horrela ere irabazten dira ligak.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!