Belar hockeyko gure taldeak bi eta huts irabazi dio CD Terrassari gaur eguerdian Zubietan. Txuri-urdinek hasieratik kontrolatu dute norgehiagoka eta markagailuan aurrea hartu dute Jone Albak lehen laurdeneko azken minutuan sartutako golari esker. Bigarren laurdenean, etxekoek ez dute oina azeleragailutik altxatu eta, beste gol bat sartzeko aukerak izan arren, ez dute aldea handitzea lortu atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian, norgehiagoka pixka bat berdindu da, baina gipuzkoarrak eroso sentitu dira momentu guztian eta kanpoko taldearen arean arriskua sortzen jarraitu dute. Jada azken laurdenean, Luciana Molinak lasaitasunaren gola egin du partida bideratua uzteko. Azken minutuetan ez da abagunerik izan, donostiarren garaipena ziurtatuz. Hiru puntu hauei esker, txuri-urdinek atzoko porrotetik altxatu eta sailkapeneko seigarren postura igotzea lortu dute. Datorren astean, Club de Campo liderraren aurka jokatuko dute Madrilen. Atxurrak gora!