Belar hockeyko gure taldeak asteburu honetan ekingo dio ligari. Txuri-urdinek, beste urtebetez, Ivan Lorente izango dute entrenatzaile. Talde gaztea da, hazten jarraitu nahi duena kanpotik etorritako jokalarien eskutik.
Igandekoa izango da lehen neurketa. Ez da batere erraza izango. Izan ere, Club de Camporen etxean jokatuko baitute donostiarrak. Madrildarrak beti dira liga irabazteko faborito.
Aurtengoari begira badaude zenbait jokalari berri. Uruguaitik Miranda Martínez atezaina eta María Agustina Díaz erdilaria iritsi dira. Horiekin batera, Doménica Ananías erdilari txiletarra. Horiek saiatuko dira taldeari goiko postuetan egoteko bultzada hori ematen saiatuko direnak.
Taldean jarraituko dute Federica Carta, italiar selekzioarekin internazionala eta Luciana Molina, Espainiarekin internazioanala. Jone Alba donostiarra, internazionala bera ere, taldeko kapitain berria izango da Julene Sánchezek ez baitu aurten taldean jarraituko. Lara Pampín eta berriro taldera itzuli den Gianella Paleten esperientziak eta elitean gero eta partida gehiego dituzten Ainhoa Huegun, Laura Gárate, Leire Zubizarreta edo María Fernandez bezalako gazteek ilusioz beteriko denboraldia aurrikustarazten digute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin