Jose Antonio Arzak Iriondo Donostian jaio zen 1943ko urtarrilaren 12an. 1962ko irailaren 16an egin zuen debuta gure klubeko lehen taldean Real Sociedad - Ourense partidan (6-1). Garai hartan Reala Bigarren Mailan ari zen, eta 'Pela', maitekiro ezagutzen zenez, Reala handia sortzen hasi zen garaiko protagonistetako bat izan zen. Gure historiaren une garrantzitsuenetako bat izandako Puertollanoko heroietako bat izan zen. Txuri-urdinen Europarako lehen sailkapena lortzen lagundu zuen, baina ez zen txapelketa horretako partidarik jokatzera iritsi.
1975ean erretiratu zen arte, Arzakek 340 partida jokatu zituen elastiko txuri urdinarekin, 70 gol sartuz. Gure jokalari handienetako bat joan zaigu, gaur egun ezagutzen dugun Reala eraikitzen lagundu zuen futbolari horietako bat. Gainera, 1979 eta 1985 bitartean Gipuzkoako Futbol Federakuntzaren presidente izan zen.
Ostiralean Reale Arenan Granadaren aurka jokatu beharreko partida hasi baino lehen minutu bateko isilunea gordekoa da bere omenez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin