REAL SOCIEDAD 1-3 RB LEIPZIG

Agur harrotasunez

Vídeo

Ez da posible izan. Realak porrota jaso du RB Leipzigen aurka, kanpokoak, batez ere lehen zatian, nagusi izan ostean Reale Arenan jokatutako partidan. Huts eta bikoarekin txuri-urdinek aldea murriztu dute, baina ezin izan dute markagailua irauli. Azken bat eta hirukoak txuri-urdinak Europatik kanpo uzten ditu.

Partida alemaniarren nagusitasunarekin hasi da, arrisku handi samarrarekin iritsi baitira donostiarren areara. Pare bat jokaldi arriskutsu izan dituzte lehen minutuetan, eta Ryanek bere bertsiorik onena eskaini du Leipzigen taldeak aurrea har ez zezan. Realari kosta egin zaio baloia bere oinetan mantentzea eta azkarregi galdu dute. Kanpokoek saiatzen jarraitu dute, eta Orbanek, estrategia jokaldi batean, nahi bezala errematatu du Ryanen eskuetara. Minutuek aurrera egin ahala, Realak alemaniarren nagusitasuna astindu du eta belar gainean erosoago sentitzen hasi da. Baina txuri-urdinak ondoen zeudenean, Ryanek penaltia egin dio Nkunkuri. Andre Silvak jaurti du eta Australiako atezainak jaurtiketa gelditzea lortu duen arren, aldaratzea Orbanek aprobetxatu du teutoiak aurreratzeko.

Talde germaniarra hobea izan da lehen zatian, eta horrela ekin dio bigarrenari Andre Silvak ordu laurdenera sartutako golarekin, kanporaketa oso maldan gora jartzeko. Realak ez du amore eman eta area barrura bidali duen lehen baloian aldea murriztea lortu du Martin Zubimendiren golari esker. Oraindik denbora falta zen berdinketa bilatzeko. Isakek berdintzeko aukera izan du Aihenen erdiraketa behartu samar batekin, baina bere errematea kanpora joan da. Sorlothek ere izan du, baina ez du burukada zail batean asmatu. Bi minutura, beste penalti baten ondorioz, Forsbergek partida erabakita utzi du alemaniarrentzat.

Realak agur esan dio Europari harrotasunez. Gaur urrutira iritsiko den aurkari handi baten aurka galdu du. Itzuliko gara. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Ryan, Zaldua, Aritz, Le Normand (Silva, min.62), Aihen, Zubeldia, Zubimendi, Rafael (Sorloth, min.84), Oyarzabal (kap), Portu (Januzaj, min.62) eta Isak (Djouahra, min.90).

RB Leipzig: Gulaksi (cap), Klostermann, Simalan, Orban, Gvardiol, Henrichs (Angelinho, min.64), Laimer, Kampl, Olmo (Poulsen, min.79), Andre Silva (Forsberg, min.63) eta Nkunku.

Golak: 0-1: Orban, min.39. 0-2: André Silva, min.59. 1-2: Zubimendi, min.65. 1-3: Forsberg, min.89.

Epailea: Taylor (Ingalaterra). Txartel horia erakutsi die kanpoko Andre Silva, Orban eta Kampli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!