Sanse 1-2 AD Alcorcón

Alcorconen emaitzari buelta ematera

Vídeo

Sansek 1-2 galdu du Zubietan AD Alcorconen aurka Bigarren Mailara igotzeko lehen kanporaketako joaneko partidan. Txuri-urdinek intentsitate handiko partida jokatu dute, eta azken txanpan aldea murriztea lortu dute, kanporaketan bizirik mantentzeko. Datorren astean dena emango dute markagailua iraultzeko eta playoffetako finalerako txartela lortzeko.

Partidaren hasiera oso bizia izan da eta bi taldeek asko jokatu dute. Hasi eta hamabost minutura madrildarren jokaldi on baten ondoren iritsi da partidako lehen jola. Alberto Gonzalezek ez du hutsik egin, Marreroren aurrean bakarrik geratu ostean. Bisitarien gola gorabehera, gure filialak ez du behera egin eta behin eta berriz jarraitu da berdinketa lortzeko. Azken txanpan donostiarrek Canteroren aukera izan dute buruz eta kanpora joan da.

Bigarren zatian Sergio Franciscoren mutilak indartsu zelairatu dira partida berdintzeko. Txuri-urdinak ondoen zeudenean iritsi da madrildarren bigarrena. Dalmauk, area txikitik, aldaratze bat aprobetxatu du 0-2koa egiteko. Donostiarrek ez dituzte besoak jaitsi eta markagailuko aldea murrizteko borrokatu dute. Martinen jokaldi on baten ostean, Gabilondo errematean gola egiteko zorian egon da, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Hegalekoak aukera bat izan du berriz ere arrapalada on baten ostean; hala ere, aurkariaren defentsak ondo estali du bere jaurtiketa. Azken uneetan Azkunek gola sartu du txuri-urdinentzat, eta bizirik mantentzen ditu itzulerarako.

Gure filiala azkeneraino saiatu da, lehen erasoan erori arren. Gora egingo du, Alcorconen, kanporaketa gainditu eta finalean postu bat eskuratzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Zoilo (Martín, min. 67), G. de Zarate (Gorrotxategi, min. 67), Kortajarena (Teijeira, min. 77), Olasagasti, Magunazelaia (Ezkurdia, min. 81), Marín eta Agirre (Azkune, min. 67).

AD Alcorcón: Ruiz, V. García, Castro, Babin (kap.), Morillas, Mosquera, Bustos (P. García, min. 81), López (Lara, min. 73), Moyano (Ribelles, min. 81), A. González (Borrego, min. 56) eta Dalmau (E. Gómez, min. 73).

Golak: 0-1: A. González, min. 16; 0-2: Dalmau, min. 60; 1-2: Azkune, min. 94.

Epailea: Bestard Severa. Etxeko taldeko Azkuneri eta kanpoko Castro eta A. Gonzálezi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!