SANSE – IZARRA (LARUNBATA, 16:00)

Altxatu

Talde txuri urdinak kolpe gogorra jaso zuen joan den asteburuan Guijuelon. Gazteek, urte hasiera bikainaren ondoren, hiru eta huts galdu zuten eta larunbat arratsaldean altxa nahiko dute Jose Luis Orbegozo zelaian Izarraren aurka. Talde nafarrak Barakaldo gainditu zuen bere azken partidan eta salbazio postuetara hurbildu nahi du. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en.

REAL C – PASAIA (LARUNBATA, 18:00)

Gipuzkoako derbi berria gure hirugarren taldeak asteburuan jokatuko duena. Azken txanpan CD Vitoriaren aurka lortutako garaipenaren ostean, Sergio Franciscoren mutilek Pasaia hartuko dute z7an. Hirugarren garaipen bat jarraian kateatzeak sailkapenean behin betiko jauzia emango lieke gure gazteei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!