REAL SOCIEDAD - DEPORTIVO ALAVES (IGANDEA 15, 12:00)

Amaiera Reale Arenan

Realeko emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatuko du ligako azken partida. Alavesen aurkako derbia igandean, hilak 15, jokatuko da 12:00etan (ordutegi bateratua), urtarrilean Athleticen aurka jokatutako partidaren ondoren gure jokalariek zelaian jokatuko duten bigarren partida izango da. Oraingo honetan, denboraldi historiko baten amaiera izango da, eta zaleekin batera taldearen Europako sailkapen arrakastatsua ospatzeko aukera paregabea. Txuri-urdinek historian lehen aldiz lortu dute Europarako txartela eta azken unera arte borrokatuko dute bigarren postua lortzeko

Realeko bazkideak Realeko txartelarekin sartu ahal izango dira, emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatu dituen aurreko partidetan bezala. Gainera, bazkide bakoitzak gonbidapen bat izango du. Aste honen amaieran jakingo da gonbidapen horiek jasotzeko ordutegia. Gaur arratsaldetik aurrera online salmenta aktibatuko da sarrerak erosteko.

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta honela da:

Zelaiko bi gunetako sarrerak jarriko dira salgai:

- Tribuna Nagusia, Beheko Eraztuna, 20 euro. 14 urtetik beherakoentzat 10 euro.

- Tribuna Familiarra, Goiko Eratztuna eta Aitor Zabaleta Harmaila, 12 euro. 14 urtetik beherakoentzat 6 euro.

Online salmenta: zabalik gaurtik partida hasierara arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!