Zubieta kolorez bete da gaur goizean Amets Bati esker, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua. 190 ikasleek jardunaldi eguzkitsuaz disfrutatu dute instalazio txuri-urdinetan.
Goizeko hamarrak aldera, gaztetxoak autobusez iritsi dira Zubietara. Bertan, zenbait taldeetan banaturik, instalazioak bisitatu dituzte, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, z4 zelaian jokatu dute eta, ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi dute Zubietako z2an. Lan saioa amaitu ostean, umeek David Concha eta Titay Calvo jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Elkarrizketa amaitu ostean, klaseetan banatuta, argazkiak atera dituzte bi futbolariekin.
Dibertsioak gaur arratsaldean jarraituko du Donostiako Aquariumean, Real Sociedad Fundazioko babeslea. Gainera, ume talde honek astelehenean, apirilak 10, Anoetako armailetatik Sporting de Gijonen aurkako partida ikusiko du.