Real Sociedad 1-3 Real Madrid

Amorru handia

Vídeo

Amorrua, amorru handia porrota horrela jasatzea ez duzulako merezi. Amorru handia langan jo ondoren arerioaren garaipenaren gola iristen delako. Amorru handia zure atean sartzen duzulako. Amorru handia kontrolatu ezin dituzun gauzak zure aurka daudelako. Realak denboraldiko hasiera ezin hobeari amaiera eman dio gaur. Amorru handia.

Ez zen partida erraza. Reala ondo iristen zen arren aurreko aurkaria maila handikoa zen. Mayoralek lehen gola sartu du 20. minutura iritsi baino lehen. Hala ere, Realak partida berdintzea lortu du Kevinen bolea bikain baten ondorioz. Odriozolarena izan da erdiraketa. Hegal batetik beste hegalera. Baina gaur ez da posible izan. Ondoren Kevin langarekin topatu da eta hurrengo jokaldian bere atean sartu du. Amorru handia atsedenaldira iritsi aurretik.

Partida iraultzeko txanda iritsi da eta Realak bilatu du. Baloiaren nagusitasuna izan du eta aukerak sortu ditu, baina ez da nahikoa izan eta madrildarrek, kontraeraso batean, hirugarrena sartu dute Baleren bidez. Eusebiorenak behin eta berriz saiatu dira, baina gaur ez da eguna izan. Real Madrid sendo aritu da lanean.

Realaren hasiera bikaina eten egin da. Orain, hurrengo partidan pentsatzeko momentua da. Ostegunean Levante UD-ren etxean jokatuko dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Llorente R., Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap)(Juanmi, min.69), Januzaj (Agirretxe, min.77), Canales (Carlos V., min.57) y Willian J.

Real Madrid: Navas, Carvajal, Varane, Sergio Ramos (cap), Theo (Nacho, min.93), Casemiro, Modric, Isco, Asensio (D. Ceballos, mi.85), Bale, B. Mayoral (Lucas V., min.75).

Golak: 0-1: B. Mayoral, min.19. 1-1: Rodrigues, min.29. 1-2: Rodrigues (p.p.), min.36. 1-3: Bale, min.61.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Llorente R., Illarra, Januzajeri eta kanpoko Asensio eta Casemirori.

Asistentzia: 24.966 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!