And the winner is... Ander Diaz! Hau da "Balón de la Afición Reale" irabazi duen Realeko bazkidea, zure talde txuri urdin maiteagatik egingo zenukeen erokeriarik handienean. Berea izan da gure babesle Reale Segurosek antolatutako Instagrameko lehiaketa honetan jaso diren erantzun "zoroen" artean aukeratutakoa.
Duela 5 urte, anaiak bazkide txartela oparitu zion eta, ordutik, Logroñotik etortzen da partida bakoitzera, eguzkia edo txingorra eginez. "Niretzat Reala maitasuna da, eta irabazten badu, nik irabazten dut; galtzen badu, nik galtzen dut". "Erokeria" askok merezi zuten sari hori, baina Anderren irudian urrundik bidaiatzen duten, biharamun goizean goiz ibiltzen diren... eta beren maitasun-taldeari laguntzeko ahalegin goresgarriak egiten dituzten milaka pertsona horiek sinbolizatu nahi izan dira.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!