CD Mirandes - Real Sociedad

Anduvarako sarrerak

Martxoaren 4an (21:00etan) Anduvan jokatuko den partidarako sarrerak eskatzeko aukera irekia dago. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 1.048 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

- 500 sarrera (35€-ko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 236 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 200 sarrera lagun-taldeentzako.

- 112 sarrera klubaren babeslea den Halcon Bidaiak duen eskaintzarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera otsailaren 21ean itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biek, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, sarreren kupoa gainditzen bada, otsailaren 21ean zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean. Sarituek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Halcon Bidaiak

Halcon Bidaiak eskaintza interesgarria martxan jarriko du gure zaleentzat (astelehenean, 9:30etatik aurrera): bidaia autobusean eta partida ikusteko sarrerak eskainiko ditu (bidaia 25 euro eta sarrera 35 euro). Eskaintza hau bazkideentzat izango da eta bi sarrera gehienez eskatu ditzazke bazkide bakoitzak. Sarrerak gelditzen baldin badira, asteartean bazkideak ez direnek ere eskatzeko aukera izango dute.

Eskaintza honen informazio gehiago Halcon Bidaiak-en edozein bulegoetan aurkitu dezakezu. Aukera aprobetxatu eta taldea Anduvan animatu ezazu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!