Madrid Etorbidetik

Anoeta sarbidearen gaineko informazioa

Anoetako ipar hondoaren eraisketa dela eta, azken asteetan zonalde honetako lanak biziagotu dira. Horren ondorioz, estadioaren ipar hondoan mugatutako zonaldea haunditu da eta, momentu honetan, trenbide geltoki ondoan dagoen aparkaleku osoa hartzen du.

Horregatik, datorren astelehenetik aurrera Anoetara etortzerakoan zirkunstantzia hau kontuan har dezatela eskatzen diegu gure bazkideei. Ondorengo Anoetako planoan aldaketa hauek ikusi daitezke eta estadioaren mendebaldeko zonaldera iristeko gomendatutako sarbidea adierazten da (Tribuna Nagusia, behin-behineko leihatila, bulegoa...).

Moto aparkalekua Illunben

Sarbideetako aldaketa honi dagokionez, trenbide geltoki ondoan dagoen aparkalekua itxita egongo denez, Donostiako Udaletxeak motorrentzako aparkaleku bat prestatu du Illunben, bai partida egunetarako bai beste ekitaldi batzuetarako ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!