Iraileko partidetarako eskatu sarrerak

Asteazkenean itxiko da SD Eibarren bisitarako epea

Sakatu HEMEN

Sansek bi partida jokatuko ditu Reale Arenan irailean: hilaren 11n derbia SD Eibarren aurka (16:00etan), eta 25-26ko asteburuan SD Huescaren aurka (eguna eta ordua zehaztu gabe).

Partida hauetara joan nahi duten bazkideek dagoeneko sarrerak eska ditzakete ohiko formularioa betez. Asteazkenean itxiko da SD Eibarren bisitarako epea. Dagoeneko 4000 bazkide izena eman dute SD Eibarren aurkako partidarako.

Orain arte, nahiz eta bigarren taldearen partidetara joaten den jendetzak gora egiten jarraitzen duen, eskaerak ez du edukiera gainditu, eta, beraz, ez da zozketarik behar izan. Astelehenean iragarritako edukiera handitzeak ere egoera hau errazten du.

Sanse-SD Huesca: epea hilaren 23an amaituko da (12etan): sakatu HEMEN

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!