CRYSTAL PALACE FC - REAL SOCIEDAD (21:00, GIPUZKOAKO ORDUA)

Aukerak merezi du

Egun handia Londresen. Realak neurketa handia jokatuko du gaur gauean. UEFA Europa Leagueko liga-faseko bosgarren jardunaldian, txuri-urdinek Selhurst Park bisitatuko dute; futbol ingelesaren usaina lau haizetara darien azken zelaietako bat.

Neurketak zailtasun ugari ditu. Premier Leagueko azken postuan egoteak ez gaitu engainatu behar. Talde ingelesak ligan askoz gorago egoteko gaitasuna du, eta ez dezagun ahaztu Europan puntu kopuru bera dugula. Entrenatzaile aldaketa berria izan dute (gaur egingo du etxean debuta), eta, ziur asko, ‘eagles’ taldeko jokalariak gogotsu eta indartsu zelairatuko dira hasierako txistutik bertatik.

Gipuzkoarrek fedez eta konbentzimenduz ekingo diote neurketari. Badakite erronka zaila dela, baina are hobeto ezagutzen dituzte taldearen ezaugarriak. Erasoan dinamita dute, eta edozein aurkari mendean hartzeko baliabideak, edozein zelaitan. Gaur, gainera, 1.800 realzaleren babesa izango dute, Palaceko estadio xarmangarriaren harmaila batean animatuko baitituzte. Top 8an sartzeko partida bikaina egin eta hiru puntuekin etxera itzuli beharra dago. Aukerak merezi du. Aurrera, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!