PARTE-HARTZAILEEN ARTEAN HIRU EKIPAMENDU IRABAZLE ETA BI SARRERA ZOZKATUKO DIRA

Aukeratu eSporten kamiseta!

Hasi dira prestaketak gure eSports ataleko denboraldi berrirako. Aurten, LALIGA EA FC25 beste edizio bat izango dugu, online eta aurrez aurreko txapelketak, gure zaleentzako prestakuntza-tailerrak eta askoz sorpresa gehiago. Gainera, hurrengo egunetan gure jokalari berria iragarriko dugu.

Gure zaleen esku egongo da aukeratzea, bozketa bidez, zein izango den gamer taldearen kamiseta ofiziala. Horretarako, hiru kamiseta modelo hautatu dira, beheko irudietan dituzunak ikusgai.

Bozkatu inprimakian eta parte hartu zozketetan

Bozketa gaur bertan jarri da abian, eta abenduaren 20ra arte iraungo du, ostirala barne. Hilaren 30an iragarriko da kamiseta bozkatuena. Zale bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botoa bere ekipamendu gogokoenaren alde.

Prozesua erraza izango da. Bete inprimakia, aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta, bi urrats horiekin bakarrik, automatikoki sartuko zara bi sarreraren eta Reale Arenan 19. jardunaldiko partidarako hiru ekipazioren zozketan. Lehenengo irabazleak ekipazio bat eta bi sarrera eskuratuko ditu, eta gainerako biek ekipamendu bana.

Oinarri arautzaileak